Amorebieta-Etxanok historia du, nortasuna du, eta indarra du. Eta batez ere, jendea du. Eskuzabaltasunez
pentsatzeko, ekarpenak egiteko eta irudikatzeko prest dagoen jendea.
Hauxe da unea. Hau da lekua. Hau da hasiera.
Martxan da —
Kiroldegiko inkesta irekia
Amorebieta-Etxanoko kirol zerbitzu eta instalazioak hobetzen jarraitu nahi dugu, herritarren benetako beharretara egokitzeko. Parte hartu inkesta honetan eta lagun iezaguzu hurrengo pausoa ematen. Kiroldegiaren etorkizuna zurekin hasten da.
Lehenengo fasea —
Amorebieta-Etxanoko herritarren entzute aktiboa
Proiektuaren lehen etapa honetan, Zornotzako herritarrek beren ideiak, ametsak eta beharrak emateko aukera izan dute, online inkesta baten bidez —2.000 erantzun baino gehiagorekin— eta parte hartzeko hainbat saio presentzialen bidez —250 pertsona baino gehiago bildu ziren.
Zein hitzek deskribatzen du ondoen Amorebieta-Etxanoren etorkizuna?
Etorkizuneko Amorebieta-Etxanon zein hiru gauza lehenetsiko zenituzke?
Une honetan aurrean dugun erronkarik handiena da…
Oraindik ez duzu zure iritzia eman? Inkestak zabalik jarraitzen du!
Lehenengo fasea —
Ondorioak eta ekintza-ardatzak
Jasotako proposamenetatik abiatuta, Udalak funtsezko lau ekintza-ardatz definitu ditu proiektuaren hurrengo fasearekin jarraitzeko.
Amorebieta-Etxano irisgarria, jasangarria eta segurua
Mugikortasuna hobetzera eta herria dinamizatzera bideratutako jardueren bidez, oinezkoen bihotz berri bat sortzea, bizipisten sarea zabaltzea, tokiko merkataritza eta ekintzaileentzako proiektu berritzaileen garapena bultzatu nahi dira.
Amorebieta-Etxano, mugitzeko, elkarrekin bizitzeko eta elkar zaintzeko gunea
Kirolaren eta aisiaren sustapenean arreta jarriz, jolaserako, kirolerako eta ekitaldiak egiteko espazio publiko berriak sortuko dira, eta, aldi berean, dauden ekipamenduen balioa handitzeko lan egingo da, herritarrei erabilera integralagoa eta irekiagoa eskaintzeko.
Amorebieta-Etxano anitza eta auzoekin lotura duena
Auzoen arteko loturak eta segurtasuna hobetzea, arreta berezia eskainiz argiztapena hobetzeari eta hiri-baratzeak bezalako ekimenak sustatzeari, adin eta interes desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza eta harremana sustatzen duten belaunaldien arteko espazio gisa ulertuta.
Amorebieta-Etxano pertsonekin
Egoiliar berrientzako ongietorri-protokolo bat egitea aurreikusten da, eta kaleko kultura-ekintzak bultzatzea, parte-hartzea eta ingurunearekiko lotura indartzeko. Gainera, haur eta familientzat pentsatutako espazioak sortzen jarraituko da.
Ondorioak hobeto ezagutu nahi badituzu, deskargatu txosten osoa.
2025 © Amorebieta-Etxanoko Udala
Estamos en un momento ilusionante. Vivimos en un municipio que destaca por nuestra gente, entorno y calidad de
vida. Hemos crecido, hemos reformado y transformado nuestras calles, nuestros servicios y nuestra forma de
vivir.
Pero queremos mirar más allá del presente. ¿Cómo queremos que sea nuestro pueblo dentro de
10 o 15
años? ¿Qué
sueños queremos cumplir? ¿A qué retos nos enfrentamos con valentía y creatividad?
Entre todas
y todos
queremos construir el futuro Amorebieta-Etxano, porque todas y todos tenemos algo que decir
en nuestro pueblo, Arkalaz! Herrigintzan bat. Amorebieta-Etxano es diverso y todas y todos somos
zornotzarras.
Para ello, ponemos en marcha el proceso participativo Ametsetatik herrira, un
proyecto para
definir el futuro
de
nuestro municipio. Tendremos sesiones presenciales para debatir y construir Amorebieta-Etxano, pero
también
puedes participar online para hacer tus aportaciones.
Tu voz es fundamental. Sin la
participación de
todas y todos no podremos diseñar un Amorebieta-Etxano más
sostenible y próspero.
¡Participa en este viaje hacia el futuro!