Amorebieta-Etxanok historia du, nortasuna du, eta indarra du. Eta batez ere, jendea du. Eskuzabaltasunez
pentsatzeko, ekarpenak egiteko eta irudikatzeko prest dagoen jendea.
Hauxe da unea. Hau da lekua. Hau da hasiera.
Zein hitzek deskribatzen du ondoen Amorebieta-Etxanoren etorkizuna?
Etorkizuneko Amorebieta-Etxanon zein hiru gauza lehenetsiko zenituzke?
Eta zer gustatuko litzaizuke inoiz ez aldatzea?
Bai ala ez?
Amorebieta-Etxano herri berritzailea eta etorkizunerako ikuspegia duena dela uste duzu?
Errotuta sentitzen zara Amorebieta-Etxanora?
Herriaren etorkizunari buruzko erabakietan gehiago parte hartzea gustatuko litzaizuke?
Zure ustez, herriak gazteentzako aukerak eskaintzen ditu?
Amorebieta-Etxanon autorik gabe ibiltzea erraza dela uste duzu?
1etik 5erako eskala batean…
Nola baloratzen duzu gaur egungo bizi kalitatea?
Harro sentitzen zara hemen bizitzeaz?
Zein mailatan sentitzen zara zure komunitatearekin konektatuta?
Une honetan aurrean dugun erronkarik handiena da…
Formulario hau bidaltzean, baimena ematen diozu Amorebieta-Etxanoko Udalari zure erantzunak modu anonimoan eta estatistika-helburuekin tratatzeko.
2025 © Amorebieta-Etxanoko Udala
Eskerrik asko parte hartzeagatik! Zure erantzunak behar bezala bidali dira.
Une zirraragarrian gaude. Gure jendeagatik, inguruneagatik eta bizi-kalitateagatik nabarmentzen den udalerri
batean bizi gara. Hazi egin gara, eraberritu, eta gure kaleak, gure zerbitzuak, eta gure bizitzeko modua
eraldatu ditugu.
Baina orainaz harago begiratu nahi dugu. Nolakoa nahi dugu izatea gure herria
10 edo 15
urte barru? Zein amets bete nahi ditugu? Zein erronkei aurre egin behar diegu ausardiaz eta
sormenaz?
Guztion artean etorkizuneko Amorebieta-Etxano eraikitzea nahi dugu, elkarlanean,
guztiok dugulako zeresana herrian. Amorebieta-Etxano askotarikoa da eta denok gara zornotzarrak, Arkalaz!
Herrigintzan bat.
Horretarako, Ametsetatik herrira parte-hartze prozesua jartzen dugu martxan,
gure
udalerriaren norabidea
zehazteko proiektua. Elkargune fisikoak izango ditugu, eztabaidatzeko, eta Amorebieta-Etxano
eraikitzeko, baina
online ere parte hartu dezakezu zure ekarpenak egiteko.
Zure ahotsa funtsezkoa da. Guztion parte-hartzerik gabe ezingo dugu Amorebieta-Etxano
iraunkorragoa eta
oparoagoa diseinatu.
Parte hartu etorkizunerako bidaia honetan!